2010-03-15

ABANTO ZIERBENAKO ARMARRIA


ARMARRIA

OSAKETA
Zilarrezko zelaian, bost mendi urdin, terraza berdeak, urrezko meatzeko sarrera adieraziz. Bi otso, gizenak, makilan, eta ezkerretik ibiltariak. Terrazaren gainean, laztabina, pikatxoia, pala eta gurdia. Brodatze gorri orokorra, urrezko zortzi ikoroski, bi erdian eta hiru alboetan. Goialdean, konderriko koroa, guztia Espainiako armarriaren barruan.

ESANGURA

Bi otso beltz eta gizenak, eta zortzi ikoroskiak, Aiarako Kondeen Etxeko armarrikoak dira, eta herriaren oroimen historikotzat hartu dira; izan ere, Abantoko Fernando jaunak, Kondeen lobak, udalerri honetako antzinako bi parrokiak sortu zituen mila seiehun eta bian (San Pedro eta Santa Juliana), eta herria bera ere sortu zuen.
Kondeen Koroa, Aiarako Kondeen Etxearena da.
Bost mendi urdinak, Trianoko mendiak dira; Plinio Gazteak ere deskribatu zituen, erromatarren garaian, eta burdina-mineralaren aberastasuna ustiatu zen bertan.
Meatzearen sarbidea, laztabina, pikatxoia, pala eta gurdia, meatze industriaren adierazgarriak dira; izan ere, hori aberastasun iturria izan zen udalerrirako eta horren garapenaren sortzailea izan zen.
Terraza berdea, nekazaritza da eta hori ere aberastasun iturria izan da udalerrian.