Ortuella Bizkaiko udalerria da, Meatzaldea izeneko eskualdean dagoena,
Ortuella Abanto-Zierbenako udalerriarekin egiten du muga ipar-mendebaldean, Santurtzirekin iparraldean, Portugaleterekin ipar-ekialdean, Trapagaranekin ekialdean, eta Galdamesekin hegoaldean. Udalerria, Trapagako haranaren iparraldean kokatzen da Meatzaldeko eskualdean.
Serantes mendiaren magalean kokaturik, udalerria mendi honen lehen maldetan ezartzen da. Ortuellako erliebea orokorrean malkartsua da, herriaren erdigunea muino batean ezartzen da, udalerriaren ipar-ekialdean. Mendebaldean, gune industrialak eta trenbidea.
Ortuellaren historia Enkarterriko historiarekin lotura handia izan du. Betidanik, Somorrostro Haranaren errepublika barruan egon da, zehatzago bertoko Hiru Kontzejuetan, Sestao eta Trapagaranekin batera. Hala ere, kontzejuaren izena ez zen Ortuella izan Santurtzi baizik eta izen bera mantendu zuen kontzejua udalerri bihurtu zenean.
Historia
Udalerriaren izen ofiziala 1901ra arte "Santurce-Ortuella" izan zen. Urte hartan Santurtziko udalerria Ortuellatik banandu zen. Banaketa gertatu zenean Ortuellak Santurtzik baino 3 bider biztanle gehiago zituen arren, Santurtzik gaur egun 45.000 biztanle inguru dauzka, Ortuellak baino ia lau bider gehiago.
1980ko hamarkadan, ofizialki "Santurtzi" hitza izenatik kentzen da "Ortuella" soilik izateko, bertokoek erabiltzen duten toponimoa erabil dezala. Ebazpena Eusko Jaurlaritzak 1981eko martxoaren 27an egin eta maiatzaren 29 argitaratu zen.
Herriaren historiako gertakaririk latzenetako bat, 1980ko urriaren 23an gertatu zen. Orduan, gas leherketa batek Marcelino Ugalde ikastetxean 52 hildako eragin zituen: 49 haur, 2 irakasle eta sukaldari bat.