2010-04-18

Izaskun Barrutia Euskadin zehar


Gordexola
Gordexola harana Enkarterri eskualdean dago eta bere kokapenagatik Enkarterriko udalerrietatik ekialderago dagoena da.
Gordexolaren ezaugarri nagusienetako bat,elementu intersgarrienugaritasuna da,esaterako,baserriak, dorreak,jauregiak,villak,elizak,eta ermitak..hori guztia ondo kontserbatutako basoen paisaia ederraz inguratua. Ondare zabal hori hein batean Ameririkan loturik dago, izan ere,jauregi, ermita eta eleiza batzuk,kontinente horretatik iritsitako diruarekin ordaindu ziren.
Urte osoan jai,azoka eta erromeria ugari ospatzen dira.Horietatik ,agian,harrigarriena irailaren 26an ospatu ohi den San Kosme eta San Damian jaieguneko erromeria herrikoia da.Gordexolatarrek egurrezko eta garozko txosnak eraikitzen dituzte eta jaietan lagun taldeak han elkartzen dira jai-giro ederrean bazkaltzeko eta afaltzeko.
San Andres azoka 1709 sortutako tradizioa da.Baserriko produktuak,eskulanak eta nekazaritza makinaria erakusten eta saltzen da.
Karnestolendas:ez dakigu noizkoa den duela gutxi berreskuratutako tradizio hori. Iñauterietan eskola umeak etxez etxe kanta abestera ateratzen dira beraiekin ilar beltz bat erammanez.
Etorri altxor historiko eta arkitektonikoez betetako herri hau ezagutzera!!