Entzumen arazoak ditudanez ez naíz musika zalea. Baina nerabezaroan, talde batetan sartu nahian edo, musika entzuten hasi nintzen. Musika heavyarekin lehenengo kontaktuak izaten hasi nintzen. Musika mota hau ozen entzuteko aproposa bainuen.
Hasieran, talde atzerritarrak entzuten genituen, hauek sasoian zeudelako. Egun batean gelako batek, Eibarren hasiberriak ziren talde baten maketa ekarri zuen. Maketa eskuz esku pasa zen ETA guztiei gustatu zitzaigun. Heavya ETA euskalduna, hori bai lotura ona!!! Ordutik aurrera Su ta garen jarraitzaile amorratu bihurtu ginen. Kontzertuei bukaera emateko abesti hau erabiltzen zuten, hori bai zen bukatzeko modua!!! Eztarria uzten genuen bertan.